XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta ulergarria da arrakasta-falta hori ortografiaren helburuaz ahazten ez bagara.

Pentsa dezagun zer gertatuko litzatekeen frantsesez, adibidez, ortografia bakuntzea erabakiko balitz.

Bakuntze-muga arbitrarioki mugatu beharko litzateke, horretarako inolako tradiziorik ez bailegoke, eta ondorioz ezina izango litzateke akordio batera heltzera.

Eta bestalde, hori lortuz ere, milioe eta milioe frantses-hiztunen birralfabetatzearen arazo latza eta gizarte-kosto izugarrikoa geldituko litzateke.

Hori, hiztunek ortografia berria kontrarik gabe onartuko luketeela suposatuz: behinola Eleizaldek, eta gero hura aipatuz Villasantek, azpimarkatu duten bezala, kultur hizkuntzetan hitz baten idazkera bere soinua bezain garrantzitsua, esanguratsua eta adierazkorra gerta daiteke.

Gauzak horrela, ez dut uste frantsesak oraingoz ortografia funtsean aldatuko ez duela baieztatzea ausardia handiegia denik.

Guzti honek ez du esan nahi idazkera-sistemarik biunibokoena lortzen saiatzea onuragarria ez denik.

Baina hori dela eta gauzak bere onetatik ateratzea ez zaigu bidezko iruditzen, ortografiaren helburu nagusia beste bat baita.

2.1. Euskal hots bustiak sei dira.

Guk lan honetan ondoko eraz adieraziko ditugu: .

Ezaguna da euskal hots bustien balio adierazkorra: labur/llabur, nabar/ñabar, gozo/goxo...

Kasu hauetan, aldaera adierazkorrak eduki semantiko berezia hartzen du hitz adierazkortasunez ez markatuari buruz.

Aldaera adierazkorren (edo aurreko batek eragiten ez dituenak) idazteko Euskaltzaindiak Arantzazuko Biltzarrean proposatu zuen ortografia hau da: .

Horrela, llabur; ñabar (ñabardura...), -ño (andereño, haurño...); xamur, xamar, xelebre, goxo, uxatu, horixe....